XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Janariaren higiene egitarauak hauxe bete behar dute: - maneiatzaileen kontrola.

- lan tokien higienea.

- insektu eta karraskiaren egozpena.

- ekoitz kimikoaren erabilera egokia.

- kaltegabeko koloragailu erabilera.

- Kutsaduraren oharteraztea, intsektilkari eta izurrilkari bitartez.

- animalien osasunaren kontrola.

- janari industrien kontrol tekniko eta sanitarioa (kalitatearen neurgailua).

- Toxikapenaren notifikapena eta elikapenatik datozen eritasunak.

- janariak maneiatzen dituen langileen heziketa sanitarioa.

- herri guztien heziketa bai janariak aukeratzeko, atontzeko eta jateko.

JANARI HIGIENEAREN GARRANTZIA.

Janari higienearen egitarauak misio bat dute: janariaren bitartez hartu ahal diren eritasunak itxurtzea.

Ondorio onenak lortzen dira urrats hauk kontrolatzean: - ur edangarriaren hornitzea.

- insektu eta karraskiaren kontrola.

- maneiatzaileen osasun egoera.

- fabrikatzen, maniatzen, ontzitzen, gordetzen, garraiatzen, saltzen eta ahitzen diren lekuen garbitasuna.

- Teknologi ekoizpen zuzena.

Hiru urrats eman behar dira: - janari iturriaren kontrola: janari batzu berez toxikoak dira eta beste batzu animali gaixoetatik sortuak.

Azkenengo kasuan eritasuna pertsonari bialtzeko gai dira.

- Maneiatzaileen osasun egoera: Maneiatzaileek eritasun batzu bialtzeko gai dira: sukar tifoideoa, disenteria, hesteko parasitoak batez ere.

- Janariaren kutsadura: Euliak bere gorputzean germen patogenoak, birusak eta bizkarkoi arraultzak daramazkite.

Karraskariak estolda eta hondakindegietan bizi dira eta hemendik etxeetara joaten dira.

Horregatik ibilgailu mekanikoa dira eritasunak batetik bestera eramateko eta beste arlo baten gaixoen gordegailu sortzen dira zeren gaixoak bidaltzen ditue bere gernu eta gorotzaren bitartez.

Euliak eta generalean insektu guztiak eta karraskariak, janariak kutsatzeko medio garrantzitsuenak dira.